Denda-ri buruz

Bitxigintza Garaikideko Tailer Denda 

Ongi etorri Ganboaren tailer dendara!

Hemen aurkituko dituzue Bilbi auzoko nire tailer-dendan diseinatzen eta sortzen ditudan Bitxigintza Garaikideko piezak.

Tailerrean egindako pieza guztiak eskuz eginda daude, prozesu mekanikorik erabili gabe. Horretarako, zilarra, urrea, harriak eta bitxigintza garaikidean erabiltzen diren beste material batzuk erabiltzen ditut, hala nola, portzelana, erretxina, egurra, etab...

Urtero saiatzen naiz bitxigintzari aplikatutako teknika berrietan espezializatzeko tailerren bat egiten (patinak, metal gaineko kolorea, elektroformazioa, etab.)

Esperientzia horiek guztiek aukera ematen didate bitxi desberdinak sortzeko; bitxi-denda tradizionaletan ikusi ohi ditugunak ez bezalakoak.

Nire asmoa nortasun handiko bitxiak sortzea da, berezko izaera dutenak, berezi sentiaraziko zaituzten bitxiak. Horretarako, mimo eta maitasun guztia jartzen ditut, izan ere, nire asmoa da zuek nire lanaz gozatzea, nik lan horiek egiten gozatzen dudan bezainbeste. 

 Espero dut erakusten dizkizuedan artikuluak zuen gustukoak izatea. 

Bilatzen duzuna hemen aurkitzen ez baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan, eta harro egoteko moduko pieza bat sortuko dugu.

Zure nahiaren artean, eta nire sormen dohainak erabiliz, ziur mirariak egingo ditugula, zure ametsetako pieza sortuz. 

Kajoi batean ahaztuta dituzun urrezko bitxi horiei ere bizia eman diezaiekegu, birziklatuz, zure gustuekin bat datorren bitxi berri bat sortzeko.

 Mila esker zure ametsak betetzeko nire markan konfiantza izateagatik!

 

Gure TAILER-DENDA aurkezten